Get a Voki now!

miércoles, 23 de junio de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA


IKASTURTEA:

6-7 urteko haurrak


IKASLEEN EZAUGARRIAK

• Lehen hezkuntzako haurrak
• Aurretik plastikako txokoetan ibiliak
• Ordenadoreak gustoko edo kuriositatea izatea
• Marrazteko gaitasun minimoa
• Koloreen ezaugarri minimoak
• Besteekiko errespetu eta lankidetza arauak jakitea



LANDUTAKO GAITASUNAK

• Koloreak
• Formak
• Lerroak
• Argia
• 2D eta 3D-ko forma eta fondoak
• Sormena
• Kidetasuna

BEHAR DIREN BALIABIDEAK

• Ordenadore bat bi haur bakoitzeko
• Windows / Linux / Ubuntu SO izatea
• “Plopp” software-a



IKASLEEN PARTAIDETZA

Ikasleek bakarka, binaka zein taldeka egiteko jarduerak izando dituzte. Binakakoak eta taldekoak beharrez izan behar dute ikasle guztien arteko partaidetza, bai ideiak bai aholkuak emanez.
3D-ko irudi bat egiterakoan mila bide izando dituzte irudimena lantzeko, beraz gure ustez, haurren arteko laguntza ezinbestekoa izando da.

IRAKASLEAREN PAPERA

Batez ere momentu orotan laguntza emateko prest egotea, izan ere etengabe egon beharko da zailtasunak argitzen. Horretarako irakaslea programa eta ordenadoreekin esperientzia izan behar du, hala nola plastika eta artearen munduarekin.
Irakaslea beti jardungo da haurren sorkuntzaren begirale bezala, gidari bezala, alegia.

HELBURUA

• Plopp programaren bitartez haurrek 2D eta 3D-ren arteko hainbat ezberdintasunez jabetzea
• Haurrek marraztutako 2D-ko formekin euren imaginazioa lantzea,
• 2D-tik 3D-ra igarotzeko teknikak bereganatzea eta aldi berean prozesuaz jabetzea
• Haurren kapazidade artistikoa esploratzea
• Haurren arteko kolaborazioa dela medio, programarekin antzerkiak, ipuinak zein diapositibak diseinatzeko baliabideak erakutsi


IKASLEEN ABIAPUNTUA IKERTU


Kontuan hartuko da ikasleak aurretik izandako esperientzia, izan ere txokoetan egindako ikasketak balio nabaria izan dezake ekintza honetan. Plastikako txokoan egindako marrazkiak , ikasitako koloreak, erabilitako materialak… oso ezagutza garrantzitsuak izan daitezke Plopp programa erabiltzerako orduan.

Ikasleei ez zaie gehiegi eskatuko, baina aurreneko froga bezala ariketa bat egin dezakete euren aurre-ezagutzekin ideia bat egiteko (adib.: Plopp-en bidez geroko egin nahiko duten marrazkia irudikatu).



3. HAURREN JAKIN NAHIA PIZTU



Haurrei azalduko diegu Plopp programa hiru dimentsiotan (3D) marrazkiak egitean datzala.Hau ulertu dezaten gaur egun 3D-a zine munduan modan dagoela aprobetxatuko dugu.Zinema batzuetan era honetako pelikulak ikusi daitezke,haurrei galdetuko diegu ea noizbait joan badira zinemara mota honetako pelikulak ikustera. Haurrak papelean sartuta daudenean guk egin nahi dugunarekin lotuko dugu,guk ere hiru dimentsiotan marraztu dezakegula azalduko diegu programa ezagutzera emanez. Honetarako iadanik sortuta dagoen 3D-ko irudi bat erakutsiko diegu,bideo baten bidez. Ikusi ondoren galderak egingo dizkiegu ea gustatu zaien ikusiko dugu eta animatu egingo ditugu beraiek ere sortzaile izateko.
Honetarako lehenengo eskuz egingo dute ondoren ordenagailuaren bitartez egin nahi duguna.





JARDUERAK




LEHENENGO JARDUERA

Jardueraren helburua:Plastilinaren bidez,hau modelatuz eta forma desberdinak emanez irudi ezberdinak egin.

Ikasleen antolakuntza:Banaka,euren gelan.

Denbora:20 minutu

Jardueraren deskribapena:Plastilina zati bat emango diegu,ekintza librea izango da,bakoitzak nahi duena sortu dezake,ez diegu mugarik jarriko. Bukatutakoan zer egin duten ,zertarako erabiltzen den eta abar,hau da, egin dutenari buruz dakitena azalduko digute.




BIGARREN JARDUERA

Jardueraren helburua:Collage bat eginez,dimentsio desberdinak daudela ezagutzea.

Ikasleen antolakuntza:Binaka,euren gelan

Denbora:30 minutu


Jardueraren deskribapena:Collage bat egingo dute haurrek,honetarako binaka jarriko dira,materiala emango diegu,guk emandakoarekin konpondu beharko dira,imajinazioa landuko dute eta elkarlanean arituko dira.Egin dutena gelakideei erakutsiko diete.



HIRUGARREN JARDUERA
Jardueraren helburua: Bideo bat ikusiko dugu,3D-an egina dagoena. Galdeketa egingo diegu haurrei gai honi buruz zer dakiten jakiteko.

Ikasleen antolakuntza:Talde osoa,euren gelako alfonbran irakaslea gidari.

Denbora: 30 minutu


Jardueraren deskribapena: Bideo bat jarriko dugu,bertan 3D-an egindako irudiak azaltzen dira,kamioi baten istripua hain zuzen. Bideoa ikusitakoan haurrei galdeketa egingo diegu.
- Gustatu zaien
- 3D-ko pelikularik ikusi badute
- Nolakoak diren irudiak
- Eurek egindako lanekin zerikusirik badute
- …







4.ERAKUTSI ZEIN DEN HELMUGA


Helmuga ulertu badute jakin nahi dugunez ekintza bat egingo dugu,honela jakingo dugu haurrek zer ulertu duten,hau baliagarria izango da ondoren guk ebaluazioa egiteko garaian.

Ezaguna zaien material ugari emango diegu haurrei (plastilina, papera, pegamentua, …) honekin talde lanean arituko dira, guztien artean horma irudi bat sortuko dute,bertan hiru dimentsiotako irudiak zein bestelakoak itsatsiko dituzte.Hau bukatutakoan aurkezpena egiteko idatzizko gidoia prestatuko dugu,gero zatika banatuko dugu haur bakoitzari bere gidoiaren zatia emanez,errepikapenaren bidez buruz ikasiko dute gidoia.
Helmuga 5 urteko haurrei gure horma irudia azaltzea izango da,honetarako beraien gelara joango gara hitzordua jartzeko. Hitzordua jarritakoan bertaratu egingo gara gure horma irudia azalduko dute lehenago prestatutako gidoiaren bitartez azalpenak emanez. Honela beraiek ikasi eta egin dutena


5.EBALUAZIOA


ZER EBALUATU-Honetarako taula bat egingo dugu,bertan azpian azaltzen diren ekintza eta jakintzak eskuratu dituzten ebaluatuz. Hau egiteko zein maila lortu duten bereiziko dugu,honela:
ERDIPURDI-NAHIKOA-ONDO edo OSO ONDO,maila hauek artuko ditugu ebaluazioa neurtzeko.

Plastilina modelatzen daki
Collagea egiten daki
3D-a zer den ulertu du
Ikaskideekin elkarlanean aritu da
Azalpen garbia egin du

6.IBILIBIDEA DISEINATU

Argi dago irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan praktikaren papera ezinbestekoa dela eta teknologia berrien arloan ez da ezberdina izango. Helduok ere modu honetan barneratzen ditugu kontzeptuak eta azpimarratu behar da informatikaren mundua nahiko berria dela ere irakasleentzat, beraz aipatu behar da hauentzat ere ikaskuntza prozesu bat egongo dela. Kasu honetan, Plopp-ekin lan egingo dugu. Aurrerago azaldu dugun bezala 3 dimentsiotan marraztu-margotzeko aplikazio erraza eta polita izango da. Beraz informatika aplikazio honen ikaskuntzarekin batera umeek ordu politak pasako dituzte marrazkiak egiten, hau beti garrantzitsua da umea ez azpertzeko eta arreta ez galtzeko. Puntu honetan irakaslearen lana azpimarratzea nahi genuke, umeak oso erraz frustratzen dira eta teknologia berriek mundu berri bat suposatzen dute beraientzat, beraz ekintzak modu egokian ematea ezinbestekoa izango da, pausoz pauso eta ume guztien aurrerapena zihurtatuz.

Gaur egun ikastoletako baliabide informatikoak asko aurreratu dira eta ordenagailuak, internet, hezkuntzarako zuzentutako aplikazio ezberdinak, e.a. aurkitu ditzakegu. Kasu honetan ezinbestekoa izango dira ordenagailuak, maila eta aulkia (sesioak nahiko luzeak izaten ohi dira eta beharrezkoak izango dirá umea ez nekatzeko), Plopp programa, impresora eta folioak. Zaila izango da ikastola batek baliabode hauek ez izatea, beraz aukera ezinhobea da era honetako irakaskuntza bermatzeko. Saiatuko gara ordenagailu bat bikoteko izaten, umeak programarekin diharduteko gehiegi ez itxaron dadin.

Plopp-aren ikaskuntza ordu bateko 4 klaseetan banatuko dugu. Azpimarratu behar da aplikazio honen baliabide oinarrizkoenak jorratuko ditugula eta behin emango diren kontzeptuak umeek barneratu dituztela, aukera izango dutela beti, etxean, beraien ezagupenak zabaltzeko.


1. Klasea

Ordu honetan Plopp aplikaziora hurbilketa egingo dugu. Oso ezinbestekoa da hau, poliki, poliki egitea umearen barneratze prozesua ziurtatzeko. Azkarregi egiten bada, umeak ezin izango ditu kontzeptuak ikasi eta frustatu egingo da. Beraz astiro astiro, hasiko gara umeei irakasten Plopp-en funtzionamendua. Lehendabizi ikasiko dute programa irekitzen, iadanik esperientzia izango dute informatikarekin beraz erraza izango da beraientzat. Ondoren tutorial baten bidez ikusiko dute ze nolako marrazkiak egin ahal izango dituzten. Honekin beraien interesa bermatuko da, apliakzioaren teknikak menperatzen ba dituzte obra izugarriak egin ahal izango dituzte. Tutoriala eta zenbait adibide ikusi ostean, azalduko diegu saguaren oinarrizkoen funtzionamendua eta umeak beraien kabuz sahiatuko dirá adibideren batean gauzak lekuz aldatuz eta desagertarazten. Hau da, teknika oinarrizkoekin harremanetan jartzen

2 .Klasea

Umeak iadanik bere lehen kontaktua izan du Plopp aplikazioarekin eta teknika apur bat zailagoak jorratuko ditugu. Umeak marrazkian iadanik dauden objektuak mugitzen eta desagertarazten ditu, orain marrazki berri batekin hasten ikasiko du HORRATZ-en botoia sakatuz. Beraz hondo berri batekin hasiko gara. Gaurko klasean umeek hondo eta objektu berriak txertazen ibiliko dirá. HONDO PLANTILA-ren botoiarekin eta OBJEKTU PLANTILA-rekin arituko dirá eta honekin batera, azkena hauek hondoan kokatzen eta desagertarazten okertuta egotekotan.

3. Klasea

Klase honetan hondoan txertatutako objektuak handitzen, txikitzen, ardatzaren inguruan mugitzen eta objektu berriak egiten ikasiko dute. Lehen bi teknikak ez zaien gehiegi kostatuko, agian batzuek iadanik jakingo dute. Objektuan kilikatuz buelta eman ahal zaio eta HEZI-etan kilikatuz handitu eta txikitu dezakegu. Klasearen bigarren partean objektu berriak egiten, hau da, marrazten eta margotzen ikasiko dute OBJEKTU BERRI-en botoia sakatuz. Hau, teknika zailena suertatu daiteke, baina marrazki errazekin (eguzkia, ilargia, barraskilo bat, e.a.) ikasiko dute honen nondik norakoak. Honekin batera konturatuko dirá objektu guztiak margotu, berriro marraztu, hau da, aldatu daitezkela.

4. Klasea

Azken klasean umeek beraien ezagupen guztiekin, beraien kabuz arituko dirá. Marrazki berri bat egingo dute, hondoa aukeratuz, objektuak aukeratuz, objektu berriak sortuz, e.a. Azkenik ikasiko dute marrazkia imprimatzen eta gordetzen eta beraien ekarpenak konparatuko dituzte, ia ziur, teknika berriak ikasiz.

jueves, 17 de junio de 2010

Solar System 3D Simulator - Eguzki Sistematik Nabigatzen


Planeten gaiarekin gabilela aprobetxatuz hemen doa gaurko proposamena. Eguzki Sistematik nabigatzeko aplikazio polita eta sinplea. Simulagailu interesgarri baten aurrean gara, bai, baina modu oso errazean maneiatzen da eta aukera polita da gure unibertsoaren zenbait bazter ikertu ahal izateko. Hementxe uzten dizuet link-a eta tutorial sinple bat aplikazioan barneratzeko.

tutoriala

viernes, 4 de junio de 2010

SCRATCH_PLANETAK

Programa hau 8 urtetik aurrerako haurrek erabiltzen dute. Hasiera batean bere funtzionamendua nolakoa den ikastea zaila egiten bada ere, oso erabilgarria da.Gure proiektua planetei buruzkoa da,gaia atsegin baduzue,animo,sartu gure proiektua ezagutzera!

tutoriala

Conoce más sobre este proyecto

viernes, 28 de mayo de 2010

PLOPP,3D-AN MARRAZTEA IKASTEN

Plopp programa hiru dimentsiotan marrazkiak egiteko programa aproposa dugu. Bertan ezenatoki ezberdinak aurkitu ditzakegu,gero guk sartuko ditugu elementu zein pertsonaia ezberdinak. Probatu nahi?Hona hemen guk sortutakoa.




tutoriala

viernes, 14 de mayo de 2010

MINDOMO, mapa kontzeptualen mundua.

Jarraian aplikazio berri eta hezkuntzan oso gomendagarria bihurtu daitekena aurkezten dizuet, Mindomo. Azken urteotan mapa kontzeptualak ezinbesteko tresna bezala agertu zaizkigu irakaskuntzaren munduan eta, nire ustez, Word, Photoshop, e.a.-ekin zailegia egiten zen, horren inguruan zerbait dexente egiteko. Mindomo aukera ezinhobea da modu erraz eta dotore batean mapak egin ahal izateko. Jarraian uzten dizuet adibidetxo bat eta linka dohako bertsioa jaitsi ahal izateko.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=5608d2cf87694a29ae5d35dd7ff19072

Link-a erregistroa egiteko

miércoles, 5 de mayo de 2010

PIXTON, KOMIKIAK GUSTOKO?

Hona hemen komikiak irakurtzea edo idaztea gustoko dituen pertsonarentzat programa erabilgarria,Pixton. Baina aukera ugari ematen dizkigu programa honek,hezkuntzan haurrekin ere landu daitekeen programa dugu. Haurrek ordenagailuaren arratoiarekin nolako erraztasuna erakusten duten ikusita, programa honetan pertsonaia ezberdinak,eta hauek esan,pentsatu,egin,... behar dutena euren aginduetara dagoela ikusirik jolasaren eta esperimentazioaren bidez ikasiz joango direla baiezta dezakegu. Honela imajinazioa,orijinaltasuna eta sorkuntza landuko dute haurrek.
Adbide bezala hona hemen gure komikia,Kapoiaren bila:


http://pixton.com/es/comic/irkqas5d

tutoriala

martes, 4 de mayo de 2010

www.tecnopadres.com, gurasoentzat zuzendutako internet eta bere inguruneari buruzko webgunea

Internet eta teknologia berrien hedapena familien artean ez da bakarrik umeen artean eta ikastoletan gertatu. Gurasoak ere, honen inguruan aurrerapauso bat emateko beharrean ikusi dira. Webgune honetan aholkuak, link-ak, umeei zuzendutako iharduerak eta jolasak, irakurgaiak, e.a. agertzen dira. Nire ustez proposamen oso gomendagarriak agertzen dira, umeen adinaren arabera sailkatuta gainera. Agian, huts bakarra, produktu askoren iragarkiak izango litzateke, batzuetan denda bat dirudi. Hala ere begiradatxo bat emateko modukoa iruditzen zait.

http://www.tecnopadres.com/